Errigora kanpaina

‘Euskarari puzka’ kanpaina martxan, Errigoraren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 1a, 00:00
Errigora osatzen duten kideak, aste honetan egindako prentsaurrekoan.

Abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina; Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak, milaka etxetara eramatea da asmoa.  

ERRIGORAren udazkeneko kan­paina martxan da, eta ohi bezala, hel­bu­ru zehatz bat dauka: Na­­fa­rroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak, mi­la­ka etxetara eramatea. 

Auzolanari esker, Nafa­rroa­ko euskalgintzari ekarpen ekonomikoa egiten zaio urtero, eta aurtengo kanpaina ho­netan, hiru saski emango dira aukeran. 
Eskariak online egin ahal izango dira, www.erri­gora.e­us web­­gu­nearen bidez; azaroaren 20ra arte izango da au­kera. 

Ondoren egingo dute banaketa, herriz herri. Hernanin,  aben­du­aren 13a izango da ba­naketa eguna; Plazan izango dira, goizeko 11:00­e­tatik arra­­­tsaldeko 19:30e­­­­ta­­ra. 

Orainartekoak, oinarri


Orain arte, ia 80.000 saski eraman dituzte Errigorakoek Na­farroako hegoldeko baratzetik, Euskal Herriko txokoetako su­kal­deetara, eta ia 1.000.000 euro bideratu dituzte, Euskal Herriko txoko guztietatik Na­farroa hegoaldeko euskalgin­tzara. 

Auzolan erraldoi honi dago­e­neko eman diote hasiera. Berrikuntza batekin eman diote, gainera: bi saski izan beharrean, hiru izango dira, oraingo honetan, eta haietako bat gabonetako saski baten tankerakoa izango da. 

           
Azkenik, Errigorako kideek azpimarratu nahi izan dute, euskara sustatzea ere helburu dutela, eta «Euskal Herri oso­an zubiak eraikitzea ere». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!