Eliza

Santu Guztien eguna gaur, hildakoena bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 1a, 00:00
Atzo, loreak saldu zituzten plazan, bihar hilerrira eramateko.

Gaur da Santu Guztien eguna, eta bihar berriz, Hildakoena. Hori dela eta, hainbat elizkizun eskainiko dituzte gaur eta bihar Urumea bailaran, hala nola, Hernani, Astigarraga eta Ereñotzun. 

Santu Guztien Eguna gaur da, eta bihar, berriz, Hildakoen E­gu­­­na. Hori horrela, ohiturari jarraituz, hainbat ­eli­z­­­­­­­­­ki­­zun antolatu dituzte Uru­mea bai­laran; eliza eta kanposan­tuetan izango dira, ohi bezala.

Hernanin, hiru elizkizun izan­­go dira gaurkoan. Agus­ti­ne­tan lehenengoa, goizeko 09:00­etan; Flo­ri­dako San Jose Lan­gi­lean izango da biga­rrena, 11:00e­tan; eta hiruga­rrena, San Joan Bata­i­a­tzai­le­an, egu­er­­­­diko 12:00etan. Bi­har be­rriz, bi me­za izango dira: goi­ze­ko 09:00e­tan, Agustin­e­tan, eta 19:00­etan, San Joan Ba­tai­a­tzailean. 

Ereñotzun, gaur izango da zita nagusia, 10:00etan, San Antonio elizan. 
Eta azkenik, Astigarragan bi elizkizun antolatu dituzte: lehenengoa, goizeko 10:30­e­tan Andre Maria elizan, eta biga­rrena, 12:00etan kan­po­san­tu­an. Bihar hil­da­koen ome­nez kan­po­san­tuan eska­iniko dute elizkizuna, 11:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!