URUMEA ELIZA

Egun seinalatuetan, mezak bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 31a, 00:00

Hainbat elizkizun eskainiko dituzte Urumea bailaran, Santu Guztien eta Hildakoen Egunez.

Santu Guztien Eguna da bi­har, eta Hildakoen Eguna etzi; eta bi egun seinalatuetan, hainbat meza izango dira, ohi bezala, Urumea bailaran.
Hernanin, hiru elizkizun izango dira bihar: Agustine­tan aurrena, 09:00etan; Floridako San Jose Langilea elizan gero, 11:00etan; eta San Joan Bata­ia­tzailean azkenik, 12:00etan. Eta larunbatean, beste bi meza izango dira: goizeko 09:00etan Agustinetan, eta arratsaldeko 19:00etan San Joan Bataia­tzai­lea parrokian.
Ereñotzun, berriz, biharko egunez izango dute elizkizuna, 10:00etan San Antonio elizan.
Eta Astigarragan, bi egu­ne­tan dauzkate hitzorduak. Bi izango dira bihar, Santu Guz­tien Egunez: goizeko 10:30etan Andre Maria elizan, eta eguer­diko 12:00etan kanposantuan. Eta etzi, hildakoen oroimenez, kanposantuan eskainiko dute elizkizuna, 11:00etan. 
Gainera, etzidamu, faltetako igandeko meza izango da Andre Ma­ri­a elizan, goizeko 10:30etan hasita; eta elizkizun horretan ospatuko dute, baita ere, familien meza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!