Xalaparta elkartea

Andoaingo Gaztañaga txapeldun Xalapartan, Lizeagaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Lizeaga, Gaztañaga eta Astiazaran-Iruin sagardotegietako ordezkariak, sariekin, eta Mikel Ruiz, Xalapartako kidea.

Bigarren sailkatu zen sagardotegi astigartarra, Xalaparta elkarteko lehiaketan. Jendez bete zen elkartea, afarirako.

Larunbatean jokatu zen, afari baten bueltan, Xalaparta elkar­teko sagardo lehiaketa, Her­na­nin. Eta 10 sagardotegiren ar­te­­an, Andoaingo Gaztañagak jaso zuen sari potoloena.

1.151 punturekin izan zen txapeldun Gaztañaga, eta oso gertu izan zuen Astigarragako Lizeaga, lau puntura bigarren, 1.147rekin. Zubietako Astia­za­ran-Iruin izan zen hirugarren, 1.129 puntu lortuta.

Elkarteak nabarmendu du, «maila haundiko sagardoak» dastatu zituztela, «bertara­tu­en komentarioetatik ondo­riozta­tu daitekeen bezala».

 

Gerardo Plaza, Joxan Imaz, Iñaki Aginagalde eta ‘Katxola’, omenduta

Edizio borobila zuen sagardo lehiaketak, 25garrena; eta be­rezia izanik, omendu eta go­go­an izan zituzten, lehiaketa sor­tu zutenak: Gerardo Plaza, Iñaki Aginagalde eta Joxan Imaz. Eta gogoan izan zuten, baita ere, Katxola zena, Zelaia sagardotegiaren ordezkari gisa bertaratzen zena, eta orain gutxi hil zena.

Lehiaketaren afarirako, jen­dez bete zen Xalaparta elkar­tea, eta «giro ederrean» egin zu­ten, Iker Osa eta Iñaki Zelaia bertsolariek lagunduta. Eta na­barmendu dute, sagardoak ba­karrik ez, bertaratuek dastatu zuten afaria bera ere «aparta» izan zela. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!