Mankomunitatea

Berrerabiltze tailer irekia eginen dute etzi, Maisuenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izanen da. Goizuetan, azaroaren 8an zita.

Tailer bikoitza antolatu du Mendialdea Mankomunitate­ak eskualdeko herrietan, hon­da­kin gutxiago sortzeari buruz, Dakienak ez dakienari erakutsi izenburupean. Urrian egin zen aurreneko tailerra, eta orain da bigarrenaren txanda: etzi, ostegunean, eginen dute Ara­non; eta azaroaren 8an izanen da Goizuetan.

Maisuenean jarri dute hi­tzordua, aranoarrentzat, arra­tsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Eta eskolako jangelan izanen da Goizuetako saioa, ordutegi berean.

Tailerra irekia da, eta ber­tan, landuko dute nola berre­ra­­bili, berreskuratu edota za­har­berritu, hondakin izateko zo­rian daukagun zerbait: altzari txikiren bat, kartoizko, kris­ta­lezko edo plastikozko zerbait, oihal zatiren bat...

Elkarri la­gun­duko diote, eta bakoitzak duen jakintza beste­ekin konpartituko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!