UDALA

Gaur egingo dute urriko Plenoa, Hernanin zein Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00
Mozio bateratua aurkeztuko dute Astigarragako EAJ-PNVk eta EH Bilduk, Kataluniako ‘Procés’aren aurkako epaiari buruzkoa.

Arratsaldeko 19:00etan izango da, bi herrietan. 2020 urterako udal aurrekontuari buruz ariko dira Astigarragan, besteak beste; eta Berdintasunerako III. Planari buruz, Hernanin.

Ohiko deialdian, gaur egingo dute urriko Plenoa, Hernanin eta Astigarragan. Arratsaldeko 19:00etan izango da bi herrie­tan, udaletxean; eta gai ugari dauzkate eztabaidatzeko.

2020 urterako udal aurre­kontua izango da, Asti­ga­rra­gan, landuko duten gai nagusia. Baina beste hainbat gai garran­tzitsu ere badira, gai-zerren­dan: 2020-2023 dirulaguntzen plan estrategikoa, Emakumeon Pla­za berrurbanizatzeko proiek­tua, edota Putzuetako ur-deposi­tu­tik Zarkumendegira eta ga­rra­io hirira ur-hornidura egiteko obraren proiektua. Eztabai­da­tuko dute, baita ere, EH Bilduk eta EAJ-PNVk aurkeztutako mo­zio bateratua, Kataluniako Procésaren aurkako epaiari buruzkoa. Hamaika puntu dira guztira, galderena barne.

Plenoaren aurretik, gainera, Tokiko Gober­nu Batzordeak ere egingo du bilera, Astigarra­ga­ko udale­txe­an. 18:00etan izan­go da hori, eta besteak beste, ariko dira udal briga­da­ren­tza­ko lokala erosteaz, Ener­giaren Udal Planaz, edota Arro­bitxulo eta Santio Zeharra ar­te­ko elek­trizitate eta tele­ko­mu­nikazio lineentzako obra proiektuaz.

 

Berdintasunerako III. Planari buruz, Hernanin

Gai gehiago dauzkate lantzeko, 14 guztira, Hernanin. Auzo Pla­za eta Carmen Adarraga par­ke publikoen izendapena gauza­tu­­ko dute; bozkatuko dute atxi­ki­tzea Gaztematikari, Gipuz­koa­ko Haur eta Gazteen Sus­ta­pe­nerako Erakundearteko Sa­rea­ri; eta hitz egingo dute Her­na­niko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planari buruz.

Tartean izango da, baita ere, Giza Eskubideen Defen­da­tzai­le­en Babesari buruzko adie­raz­pen instituzionala; eta bi mo­zio: apustu-etxeak ugaritzeari buruzkoa; eta Udal Gobernuak lau urterako gobernu pro­gra­ma aurkezteari buruzkoa, Herna­ni­ko PSE-EEk aurkeztu duena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!