Esku Pelota

«Ahazteko moduko» asteburua, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Mundarroko Lizeaga anaiek beste partidu bat irabazi dute jubenil mailan.

Pasa den aste makala osatu dute C.D. Hernaniko pelotariek. «Ahazteko moduak» ki­rol arduradunen esanetan. Tor­neo pribatuetan hiru partidu irabazi dira eta bi galdu, bai­na txapelketa ofizialetan lau partidu irabazi dira eta hamalau galdu. Guztira, asteburuan 16 partidu galdu dituzte Hernaniko klubeko pelotariek eta zazpi irabazi. 
Emaitzarik esanguratsuenak Oiartzabal eta Etxarri jubenilek eta Salaberria eta Insausti nagusiek lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan. Bi bikoteek txapelketako partidu guztiak irabazi dituzte eta aukera asko dituzte finalerdietara sailkatzeko. 
Mundarroko Lizeaga ana­iek ere asteburu borobila osa­tu dute eta hauek ere jubeniletan 22-8 irabazi zuten Muru­mendiren kontra eta hauek ere finalerdiak oso gertu dituzte. 
Oso garrantzitsua izan zen baita Urkizu eta Labaka seniorrek lorturiko garaipena, tan­to bakarrarengatik, Erren­terian. Emaitza horrekin  jai­tsierako promozioa sahiestu dute eta beste urte betez lehenengo mailan jokatuko dute. 
Garaiar eta Alegria kadeteen eta Arizmendi eta Altuna nagusien porrotak izan ziren emaitzarik txarrenak. Bi bikoteeri zaildu egin zaie azken fasea jokatzeko aukera.

Juanito Alvarez finala galdu, Egian
Bestetik, albisterik okerrena Egiatik iritsi zen. Juanito Alvarez Torneoko finalean Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga bikote hernaniarrak 22-9 galdu zuen Urbieta II eta Irazustabarrenaren kontra. 
Ez zuten bere egunik hoberena izan bi pelotari hernaniarrek eta aurkariak baino gutxiago izan ziren. Erraz­tasunak aprobetxatu zituzten txapeldunek. 
Lizeagak ez zuen lortu  Ira­zustabarrena menperatzea eta pelota gehiegi utzi zuen au­rrelariaren aukeran. Intxu­rreko atzelariak kantxa asko kubritu zuen eta Urbietak erre­matatzeko aukera ia denak aprobetxatu zituen tantoak amaitzeko, Arrieta ezezagun baten aurrean. Ez zuen egunik hoberena izan aurrelariak. 
Herna­ni­arren hirugarren finala izan da aurten Arrietak eta Lizea­gak Egian jokatu dutena. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!