FUTBOLA

Berdinketen asteburua Hernani eta Mundarrorentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Garaipenik gabeko asteburua izan da pasa dena; Hernaniko neskek, Sestaoren aurka (1-1); Ohorezko mailakoek, Real Unionen aurka (1-1); Preferenteek galdu (1-4) Kostkasen aurka; Mundarrok (1-1) Oiartzunen aurka.

Pasa den asteburuan, Herna­nik eta Mundarrok jokatutako partiduak berdinduan amaitu zuten, ia guztiak. 

Hernaniko neskek, Sestao­ren aurka jokatu zuten, eta 1-1 emaitzarekin amaitu zen partidua. Orain, 5. postuari eusten diote neska hernaniarrek, Euskal Ligan. Aurretik Eran­dioko taldea dago, eta atzetik Goiherrikoa.  

Garaipenik gabeko asteburua izan da pasa dena; hiru partidu berdinduta eta bat galduta.

Ohorezko mailan ere ez zen garaipenik egon, baina porrotik ere ez, (1-1) emaitzarekin amaitu zen Real Unionen aur­ka jokatu zuten partidua. Sailkapenean, Hernaniko Oho­rez­ko mailako mutilak 7. postuan doaz, Eibar aurretik dutela eta Aretxa­ba­leta atzetik. 

Prefenteetan Hernaniko mu­­­ti­­lak, galdu egin zuten, Kos­tkas taldearen aurka (1-4) emaitzarekin, eta sailkapenean 13. postuari eusten diote

Mundarrok ere, ez zuen garaipenik lortu, 1-1 egin baitzuen Oiartzunen aurka, eta orain, 10. postuan doa, aurretik  Axular taldea, puntu batera eta atzetik Santo Tomas Lizeoa puntu berdinekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!