Pelota

Brontzea kolkoratu du Amaia Irazustabarrenak, eta finala jokatuko du gaur Oier Gurutzealdeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Oier Gurutzealde (sarearen atzean, horiz jantzita), semifinaleko partidua adi-adi jarraitzen. David Alvarez mexikarra menderatu zuen, Eneko Maiz villabonarrak.

Dominarekin bueltatuko dira, ziur, bailarako bi ordezkariak, trinketeko Munduko Kopa­tik. Finalean izango da gaur Oier Gurutzealde astigartarra, Eneko Maiz villabonarrarekin, eta urrezko domina bilatuko dute, eskuz banaka, Fran­tziako se­lek­zioaren kontra. Eta Amaia Irazustabarrenak, atzo eskuratu zuen brontzezko domina: pa­leta gomaz binaka, atzo hiru­garren posturako lehia irabazi zuen, Argentinaren kontra, be­rak jokatu ez zuen arren.

Bi lapurtar kontrario, gaur

Gaurko finalean, bi lapurtar izan­go dituzte aurrez aurre, Gurutzealdek eta Maizek: Ba­tti­tta Ducassou itsasuarra, eta Mathieu Ospital baionarra.

Goizeko 11:30etan izango da hori, eta lehia gogorra espero da. Gurutzealdek eta Maizek, zein Ducassouk eta Ospitalek, jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte. Ligaxkan, multzo bakoitzeko lider bukatu zuten, eta semifinalean, Kuba mende­ratu zuen Ospitalek, eta Me­xi­ko Maizek: 15-6, 12-15 eta 10-4 nagusitu zitzaion villabonarra, David Alvarezi, desenpatean.

Ligaxkako lau partiduetatik, bi partidu jokatu ditu Guru­tze­aldek, eta biak irabazi: 15-1 eta 15-3 Argentinari, eta 15-2 eta 15-4 Txileri. Erraz irabazi zituen bere bi partiduak, Maizek ere: 15-2 eta 15-2 nagusitu zen, hala Kubaren kontra, nola Estatu Ba­tuaken kontra.

Brontzea azkenean, Amaia Irazustabarrenak

Atzo zeukan partidu erabakiga­rria, aldiz, Amaia Irazus­ta­ba­rrenak. Frantziaren kontra se­mifinala galdu ondoren, bron­tzea lortzeko partidua izan zu­ten atzo, Argentinaren kontra. Ez zuen jokatu hernaniarrak,  baina garaipen ederra lortu zuten Ane Ibañez eta Nagore Mar­tin selekziokideek, desenpateko azkeneko tantoan: 15-6, 11-15 eta 10-9.

Hain justu, argentinarren kontra zaildu zitzaien txapelketa, ligaxkan. Uruguay men­deratzea lortu zuten aurrena, Irazustabarrenak eta Nagore Martinek (10-15, 15-12 eta 10-9); eta Estatu Batuaki erraz irabazi gero, bes­te bi selekziokideek (15-0 eta 15-0). Baina ligaxkako azkeneko partiduan, 7-15 eta 7-15 galdu zu­ten Argentinaren kontra, Ira­zus­­tabarrenak eta Mar­tinek; eta ho­rrekin, Frantzia fa­boritoa zuten kontrario, semi­fi­na­lean: 15-7 eta 15-11 galdu zu­en hernaniarrak, Haizea Zamora­re­­kin. Atzo eman zioten buelta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!