Eskubaloia

Mundarro eta Hernanik etxean jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Eibarren kontra ariko dira Astigarragako neskak, gaur 18:00etan; eta ordu berean Zarautzen aurka, Hernaniko mutilak.

Astigarragako eta Herna­niko eskubaloi talde nagu­siak gaur, 18:00etan jokatuko dute etxean, Eibar eta Zara­u­tzen kontra. Mundarroko nes­­ka jubenilek bi partidu ira­bazi dituzte eta bakarra galdu eta gaur lider eibar­ta­rrak izango dituzte aurkari. Par­tidu zaila astigarta­rren­tzat. Talde berean jokatzen dute Hernaniko neskak, bai­na jardunaldi honetan atse­dena dute.

Ez da mutilen kasua. Her­naniko talde jubenilak Zara­utz B-ren aurka jokatuko du kiroldegian. Hernanik lehe­nengo garaipena nahi du lor­tu garaipen bakarra duen tal­de baten kontra.

 

Kadete neska-mutilak ­eta infantil mutilak ere kiroldegian

Kiroldegian beste hiru par­tidu jokatuko dira astebu­ru­an. Kadete mutilen talde­eta­ko batek Elgoibar hartuko du gaur, 16:00etan. Kadete nes­kek, bihar 10:15etan, Leizaran dute aurkari eta infantil mu­tilen taldeetako batek gaur, 16:00etan, Eibarren aurka jo­katu dute. Beste talde guztiek kanpoan ariko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!