Futbola

Hernaniko jubenilek beheko postuetatik aldendu nahi dute, Vasconiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

CD Hernaniko futboleko talde argazki erraldoia atera zuen atzo klubak.

Zubipen jokatuko du Nazional Ligako taldeak 16:30etan. Hernaniko neska eta mutil nagusiek eta Mundarroko talde nagusiak etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan.

Hernaniko Liga Nazionaleko jubenil taldeak partidu ga­rran­tzitsua jokatuko du gaur, 16:30etan, Zubipen Vasconia­ren aurka. Hernaniarrek zaz­pi puntu dituzte zazpi parti­du­etan eta garaipenaren be­ha­­­rrean aurkitzen dira behe­aldeko postuetatik alden­tze­ko, 13garren baitaude sail­ka­tuta. Gainera Zubipen as­te­buruan tal­de nagusiek jo­ka­tuko du­ten partidu ba­ka­rra izango da. 

Euskal Ligako neskek Ses­taon jokatuko dute bihar, 17:00etatik aurrera, eta lau­garren garaipenaren bila jo­an­go dira azkenaurrena sail­katua dagoen taldearen aur­ka. Oho­­rezko erregional mai­lako taldea gertuago ari­ko da gaur, Irungo Galen, 16:00­etan Real Unionen kontra.  Her­na­nia­rrak bosgarren dau­de sail­katuta, eta irunda­rrak 14ga­rren postuan daude.

Klubak atzo taldeko argaz­kia atera zuen Biteri aurrean. Bertan bildu ziren ehundaka jokalari, talde eta maila guz­tietakoak. 

Oiartzun-Mundarro, gaur arratsaldean
Mundarrok ere kanpoan jo­ka­tuko du, nahiz eta etxetik gertu izango den. Oiartzun du­te aurkari Karla Lekuonan, gaur, 16:15etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!