Oiartzunen jokatuko dute Hernaniko mutilek, eta Donosti Dolphinsen kantxa Mundarrokoek. Arratsaldeko 16:00etan izango dira biak.

Etxetik kanpo ariko dira gaur, lehenengo mailako bi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Oiartzunen jokatuko dute Hernaniko mutilek, eta Donosti Dolphinsen kantxa Mundarrokoek. Arratsaldeko 16:00etan izango dira biak.

Seigarren jardunaldiko partidua jokatuko dute gaur, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailako bi taldeek, etxetik kanpo.
Oiartzunen jokatuko du Her­nanik, arratsaldeko 16:00etan, Elorsoro kiroldegian. Oiartzun­go Saskilagunak taldea izango dute aurrean, eta hasiera onari segida eman nahi diote hernaniarrek: hiru garaipenekin, zaz­pigarren dau­de, baina garaipen bakarrera dute liderra. Oiartzu­a­­rrak, bi garaipenekin daude.

Mundarro, berriz, Donostian ariko da ordu berean, arratsaldeko 16:00etan. Donosti Dolphins taldearen kantxan jokatuko du­, Benta Berrin; eta partidu zai­la daukate astigartarrek: bost partiduetatik lau irabazi dituzte do­­nostiarrek, eta laugarren dau­de, liderrarekin berdinduta. Mun­da­rro, berriz, hasiera zailari buelta eman ezinik dabil, eta partidu bakarra irabazi du.

Mundarroko bigarren mailako neskek, aldiz, atzo iluntzean jokatu zuten, Astigarragako kiroldegian, Tecnunen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!