Mendialdea Mankomunitatea

Berrerabili edo zaharberritzeko tailerra, ostegunean Maisuenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Bigarren tailerra eginen dute, ‘Dakienak ez dakienari erakutsi’ egitasmoaren barruan. Maisuenean izanen da, 18:00etan hasita.

Duela bi aste pasatxo egin zu­ten aurreneko tailerra Aranon, Dakienak ez dakienari erakutsi egitasmoaren barruan, Men­di­aldea Mankomunitateak antolatuta. Eta datorren ostegunean eginen dute bigarrena: berrerabiltze, berreskuratze nahiz zaharberritze tailer irekia. Mai­suenean izanen da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Urriaren 10eko tailerrean, erosketa ohiturak aldatzeari bu­ruz aritu ziren, eta landu zu­ten nola egin erosketak, zaborrik sortu gabe, eta zer egin daitekeen, egunerokoan zaborra ekiditeko. Oraingo honetan, be­rriz, sa­­iatuko dira «aukera be­rri bat» ematen, «etxean hondakin izateko zorian daukagun zerbaiti: altzari txikiren bat, kartoizko, kristalezko edo plas­tikozko zerbait, oihal zatiren bat...», azaldu dute. 

«Etxean hondakin izateko zorian daukagun zerbaiti, aukera berri bat ematen saiatuko gara»


Horretarako, elkarri lagunduko diote, eta bakoitzak duen ezagutza, besteekin konpartitu.
Azaroaren 8an, Goizuetan
Aranon bezala, Goizuetan ere jarri du martxan egitasmoa, Mendialdea Mankomunitate­ak; eta aurreneko tailerra egina dute dagoeneko, han ere. Urri­a­­ren 11n izan zen hori, Ara­no­ko saioaren hurrengo egunean.
Bigarrena, berriz, astebete beranduago eginen dute, Goi­zu­etako eskolako jangelan. Aza­ro­aren 8an jarri dute hitzordua, ostiralarekin; arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 
Gaia, berbera izanen da: etxeko hondakinak be­rre­ra­bi­li, berreskuratu eta za­har­berri­tzea landuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!