Gizarte Zerbitzuak

Kalitatearen Saria, Butantxo proiektuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria irabazi dute LAGA Gizarte Zerbitzuek. Aranon eta Goizuetan garatu da proiektua.

Sari potoloa eskuratu berri du Leitza, Areso, Goizueta eta Ara­noko Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitateak: Na­fa­rroako Gizarte Zerbitzuen Kali­tatearen XII. Saria irabazi du, Nafarroako Butantxo, Zaintzeen Herria esperientziagatik.

«Butan herrialdeko bizitza-filosofian dago oinarrituta pro­­iektua, eta 2016tik gaur egun arte, Goizuetan eta Aranon ari da garatzen. «Auzokideen arteko tratu onak bultzatzea» du helburu, eta baita pertsonen arteko harremanak sendotzea eta estutzea ere. Praktika hori berritzailetzat jo du epaimahaiak. Baloratu du bere «originaltasuna eta berezitasuna», eta «Nafarroako beste herri ba­tzuetara zabaldu daitekeen eki­mena» dela nabarmendu du.

Proiektuaren beste hainbat ezaugarri ere goraipatu dituzte epaimahaikideek: herritar guz­tientzako proiektua izatea, be­launaldien artekoa, diziplina ar­tekoa eta anitzekoa, pertsonak eta komunitatea ahaldun­tzea, eta autogobernuaren ildo­an lan egitea. Eta azkenik, nabarmendu du prebentziorako tresna dela, «esku hartzeko eta kaltea konpontzeko fasearen aurrekoa».

Asiako herrialdeekin «antzekotasunak», Aranok eta Goizuetak
Himalaya mendilerroan dagoen herrialdea da Butan, Tibet eta Indiaren artean kokatua. Eta Gizarte Zerbitzuen Man­ko­munitateak azaldu du, «antzekotasunak» aurkitu zituztela, Goizueta eta Arano eta Asiako herrialdeen artean: sakabanaketa, nortasun propioa, bizilagunen arteko harremanen ka­litatea edota auzolana.

«Butanen bezala, Barne Pro­duktu Gordinaren ordez, ongizatea neurtzen duten beste osa­gai batzuk balioan jarri eta indartu nahi izan ditugu; hala nola, zaintza lanak, denboraren erabilera, naturak suposa­tzen duen kapitala, ingurumenaren kalitatea, alderdi so­zio­e­konomikoa eta kapital soziala», azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!