Pelota

[ZUZENEKO JARRAIPENA] Zilarrezko dominarekin bueltatuko da Oier Gurutzealde

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 11:01

[ZUZENEKO JARRAIPENA] Zilarrezko dominarekin bueltatuko da Oier Gurutzealde

Trinketeko Munduko Kopa ari dira jokatzen, Frantziako Pauen, Amaia Irazustabarrena hernaniarra (paleta gomaz binaka) eta Oier Gurutzealde astigartarra (eskuz banaka). Urriaren 21etik 26ra izango da.

2019ko urr. 26a, 12:35

Zilarrezko domina kolkoratuko du Oier Gurutzealde astigartarrak, beraz. Berak eta Eneko Maizek jokatu duten txapelketa bikainaren saria izango da. Ligaxkan eta semifinalean sekulako maila eman zuten, eta Frantzia faboritoari ezin estuago jarri dizkiote gauzak, finalean. 15-8, 11-15 eta 3-10 galdu dute azkenean.

2019ko urr. 26a, 12:33

Bi paretaz lortu du azkeneko tantoa, Ducassouk; eta 10-3 irabazi du desenpatea. Besarkatuta bukatu dute bi pelotariek. Partidu haundia jokatu dute.

2019ko urr. 26a, 12:31

Sakea berreskuratu du behintza, Maizek (3-9). Ez du esperantza galduko, baina oso zaila dauka partidua.

2019ko urr. 26a, 12:31

Eta bederatzigarrena ere lortu du (2-9). Tanto bakarrera du garaipena.

2019ko urr. 26a, 12:30

Saketik lortu du zortzigarrena ere, Ducassouk (2-8). Ezinean ari da villabonarra orain, itsasuarraren jokoaren aurrean.

2019ko urr. 26a, 12:28

Saketik beste bi tanto eta jokoan beste bi lortuta, bost tantoren aldea hartu du Ducassouk (2-7). Nagusi ari da izaten itsasuarra orain.
Atsedenaldia eskatu du Eneko Maizek. Aldapa gora jarri zaie urrezko domina lortzeko bidea, berari eta Oier Gurutzealderi.

2019ko urr. 26a, 12:24

Saketik ari zaio min ematen Ducassou, eta 2-3 aurreratu da itsasuarra.

2019ko urr. 26a, 12:22

Tanto bana egin, eta 2-1 dago aurretik villabonarra, baina Ducassouk izango du sakea, eta pelota aldatu du.

2019ko urr. 26a, 12:20

1-0 aurreratu da villabonarra.

2019ko urr. 26a, 12:19

Atsedenean, Pampi Laducherekin aritu da hizketan Ducassou, eta Gurutzealderekin Maiz.
Villabonarrak izango du sakea, desenpatea hasteko.

2019ko urr. 26a, 12:17

Tanto luze bezain gogorrarekin bukatu da bigarren seta, Ducassouk pilota sarera bidali eta 15garrena lortuta. 11-15 irabazi du itsasuarrak, eta beraz, desenpatean jokatuko dute urrezko domina. Ikusgarria ari da izaten, partidua.

2019ko urr. 26a, 12:15

Eusten ari zaio Maiz orain, eta bi tanto lortu ditu (11-14).

2019ko urr. 26a, 12:13

Tanto bakarrera dauka seteko garaipena, itsasuarrak (9-14).

2019ko urr. 26a, 12:11

Lau tantora haunditu du tartea, Ducassouk (9-13).

2019ko urr. 26a, 12:09

9-11 jarri da Battitta Ducassou, eta atsedena eskatu du Eneko Maizek, bigarren setak ihes egin ez dezan.

2019ko urr. 26a, 12:08

Berdinduta jarraitzen du bigarren setak, eta oso pareko ari dira bi pelotariak ere, jokoan. 9-10 aurreratu da itsasuarra orain.

2019ko urr. 26a, 12:04

Bigarren seta berdindu du berriro, itsasuarrak (8-8).

2019ko urr. 26a, 12:02

Aurrea hartu dio villabonarrak berriro, sakea berreskuratzearekin batera, eta 7-5 jarri da, bi tantoren aldearekin.

2019ko urr. 26a, 12:01

Gelditu du itsasuarraren partziala, Eneko Maizek. Hiru tanto jarraian lortu, eta 5-5 berdindu du markagailua.

2019ko urr. 26a, 11:58

Bere jokoa berreskuratzen ari da Ducassou, eta buelta eman dio: 2-4 da aurretik.

2019ko urr. 26a, 11:56

Tanto bana lortu (2-1), eta sakea hartuta pelota aldatu du Ducassouk.
Sarearen atzetik, Maizi etengabe animoak ematen, Gurutzealde.

2019ko urr. 26a, 11:54

Hasi da bigarren seta, aurrenekoa bukatu bezala: dejada eder batekin aurreratu da Maiz, hasteko (1-0).

2019ko urr. 26a, 11:53

Irabazi egin du aurreneko seta, Eneko Maiz villabonarrak! Zabalean lortu du 15garren tantoa. 1-6 galtzen hasi ondoren, sekulako jokoa erakutsi du, eta 14-2 partzial beldurgarria lortu du irabazteko.
Atsedena dute orain, eta Maizekin hizketan ari da Oier Gurutzealde.

2019ko urr. 26a, 11:50

Tanto bat sakez, beste bat jokoan, eta aurreneko seta irabaztetik tanto bakarrera da Maiz! 14-8 dago aurretik.

2019ko urr. 26a, 11:49

Beste dejada eder bat, eta 12-8 irabazten Maiz.

2019ko urr. 26a, 11:49

Kantxatik mugiarazten ari zaio Maiz, Ducassouri, eta beste bi tanto lortu ditu. Hiru tantoren aldea hartu du orain (11-8).

2019ko urr. 26a, 11:46

Aurretik jarri da villabonarra, bi dejada ederrekin (9-8). Atsedenaldia eskatu du Ducassouk.

2019ko urr. 26a, 11:44

Berdinduta jarraitzen dute, eta tanto bakarrera gerturatu da Maiz (7-8).

2019ko urr. 26a, 11:42

Gerturatu da Maiz berriro, eta eusten ari zaio. 5-7 ari da galtzen, une honetan.

2019ko urr. 26a, 11:37

Battitta Ducassou ari da nagusitzen, partiduaren hasiera honetan: 5-1 dijoa itsasuarra aurretik.

2019ko urr. 26a, 11:33

Hasi da finala! Eneko Maizek lortu du aurreneko tantoa.

2019ko urr. 26a, 11:17

Ordu laurden barru hasiko da Oier Gurutzealderen finala! Eneko Maiz villabonarrak jokatuko du berriro, astigartarrak beharrean; eta Battitta Ducassou itsasuarra izango du aurrean, Frantziako selekzioaren ordezkari. Urrezko domina dago jokoan.

2019ko urr. 25a, 15:18

Eta azkeneko tantoan eskuratu dute brontzezko domina! 10-9 nagusitu dira desenpatean, Ane Ibañez eta Nagore Martin; eta brontzea kolkoratuko du Amaia Irazustabarrenak!

2019ko urr. 25a, 15:17

Ezin berdindua dago partidua! 9-9 daude markagailuan!

2019ko urr. 25a, 15:05

Desenpatean erabakiko da dena, eta dagoeneko jokatzen ari dira. Oso hasi dituzte gauzak, Irazustabarrenaren selekziokideek: 6-3 ari dira irabazten. Lau tantora dute brontzea.

2019ko urr. 25a, 15:04

Galdu egin dute bigarren seta, Ibañezek eta Martinek. 11-15 nagusitu zaizkie, argentinarrak.

2019ko urr. 25a, 14:44

Berdinduta dijoa bigarren seta, oraingoz. 7-8 ari dira galtzen une honetan, Ibañez eta Martin.

2019ko urr. 25a, 14:25

Eta lortu dute aurreneko set hori borobiltzea: 15-6 nagusitu zaizkie Ibañez eta Martin, Cynthia Stefania Pinto eta Maria Lis Garcia argentinarrei.

2019ko urr. 25a, 14:22

Primeran hasi dute partidua, Ane Ibañezek eta Nagore Martinek: 13-6 ari dira irabazten, aurreneko setean.

2019ko urr. 25a, 13:47

Dirudienez, ez du hernaniarrak jokatuko, brontzerako partidua. Ane Ibañez eta Nagore Martin selekziokideak ariko dira, Argentinaren kontrako azkeneko partiduan.

2019ko urr. 25a, 13:31

Ordu erdi barru hasiko du Amaia Irazustabarrenak, brontzea lortzeko partidua. Argentinaren kontra ariko da, eguerdiko 14:00etan hasita, hirugarren posturako lehian.

2019ko urr. 24a, 22:00

Urrezko dominaren bila jokatuko dute larunbatean, Oier Gurutzealdek eta Eneko Maizek. Mexikori 15-6, 12-15 eta 10-4 irabazita, Frantzia izango dute kontrario, final haundian. Battitta Ducassou itsasuarrak eta Mathieu Ospital baionarrak osatzen dute, Frantziako selekzioa. Larunbat goizean izango da finala, 11:30etan hasita.
Brontzezko domina eskuratzeko lehian, berriz, Mexiko eta Kuba ariko dira, bihar arratsaldeko 16:00etan.

2019ko urr. 24a, 21:55

Finalean dira Oier Gurutzealde astigartarra eta Eneko Maiz villabonarra! 10-4 nagusitu da Maiz desenpatean, David Alvarez mexikarraren kontra.

2019ko urr. 24a, 21:54

10garrenaren bila doa Eneko Maiz, zuzen-zuzenean! 9-4 irabazten ari da, eta tanto bat besterik ez du falta!

2019ko urr. 24a, 21:52

Hiru tantoren aldea zabaldu du Eneko Maizek, eta 7-4 jarri da aurretik. Hiru tantora daukate final haundirako txartela, villabonatarrak eta Oier Gurutzealdek.

2019ko urr. 24a, 21:49

Oso parekatuta hasi da desenpatea: 4-4 berdinduta dira markagailuan, une honetan.

2019ko urr. 24a, 21:37

Mexikarrentzat izan da bigarren seta: 12-15 nagusitu da David Alvarez, eta beraz, desenpatean jokatuko dute, finalerako pasea.

2019ko urr. 24a, 21:31

Akatsen bat izan da, Munduko Koparen zuzeneko emaitzetan. Eneko Maiz 8-9 atzetik zela jarri dute, baina azkeneko informazioen arabera, 15-6 irabazi du aurreneko seta, villabonarrak.
Bigarrenean ari dira orain, eta 11-12 ari da irabazten David Alvarez mexikarra.

2019ko urr. 24a, 21:23

Hasiera zailari, buelta ematen ari zaio Eneko Maiz: 0-6 izan da atzetik, eta 7-7 berdinduta dago orain, aurreneko setean, David Alvarez mexikarraren kontra.

2019ko urr. 24a, 20:37

Hogei minutu barru hasiko da, Oier Gurutzealderen semifinala. Dirudienez, Eneko Maiz villabonatarrak jokatuko du partidua, astigartarrak beharrean. David Alvarez mexikarra izango du kontrario, finalerako txartelaren bila.
Finalean, dagoeneko zain dute Frantzia, beste semifinala irabazi ondoren. Nabarmen nagusitu zaio Mathieu Ospital baionarra, Jhon Silver Linares kubatarrari: 15-4 eta 15-10.

2019ko urr. 24a, 16:14

Mexikok irabazi du beste semifinala, paleta gomaz; eta beraz, Argentina izango du kontrario Amaia Irazustabarrenak, brontzezko domina lortzeko lehian. Desenpatean nagusitu dira, mexikarrak: 15-8, 12-15 eta 10-2. Frantziaren kontra jokatuko dute finala haiek, bihar arratsaldeko 20:00etan.
Irazustabarrenak, eguerdiko 14:00etan jokatuko du hirugarren posturako partidua, Argentinaren kontra.

2019ko urr. 24a, 14:51

Bukatu da semifinala: 15-7 eta 15-11 galdu du Amaia Irazustabarrenak, Haizea Zamorarekin, Aizkoa Iturrino eta Sylvie Halsoueten kontra. Hortaz, finaletik kanpo geratu da hernaniarra, baina brontzezko domina kolkoratzeko aukera izango du oraindik. Hirugarren postu horretarako lehian, kontrario izango du Argentina eta Mexikoren arteko galtzailea. Berehala hasiko da bigarren semifinal hori.
Brontzea lortzeko partidua, bihar izango du Irazustabarrenak, eguerdiko 14:00etan.

2019ko urr. 24a, 14:46

Garaipenetik tanto bakarrera dago Frantziako bikotea: 14-10 ari da galtzen Amaia Irazustabarrena, bigarren setean.

2019ko urr. 24a, 14:44

Urruntzen ari dira Iturrino eta Halsouet, eta hiru tantoren aldea hartu dute (12-9).

2019ko urr. 24a, 14:40

10-9 aurreratu dira Iturrino eta Halsouet.

2019ko urr. 24a, 14:37

Berdindua ari da izaten bigarren seta: 8-8 daude, une honetan.

2019ko urr. 24a, 14:32

15-7 galdu dute aurreneko seta, eta galtzen ari dira bigarrenean ere (5-4).

2019ko urr. 24a, 13:57

Hastear da, Amaia Irazustabarrenaren semifinala. Hernaniarrak berak jokatuko du, Haizea Zamorarekin batera, Aizkoa Iturrino eta Sylvie Halsoueten kontra.

2019ko urr. 24a, 08:59

Oier Gurutzealdek, berriz, gaueko 21:00etan jokatuko du, finaleko txartelaren bila. Mexikoren kontra ariko da. Izan ere, Frantziaren kontra galdu zuten mexikarrek, ligaxkako azkenekoa, eta A multzoko bigarren postuan egin zuten aurrera. Gurutzealdek, berriz, B multzoko aurreneko postua eskuratu zuen, Eneko Maiz villabonarrarekin.
Beste semifinalean, Frantzia eta Kuba ariko dira aurrez aurre, arratsaldeko 19:00etan.

2019ko urr. 24a, 08:53

Eguerdiko 14:00etan jokatuko du Amaia Irazustabarrenak, Frantziaren kontra. Mexiko gainditu zuen Frantziako selekzioak atzo, A multzoko aurreneko posturako lehian (15-11 eta 15-8). Hernaniarra, berriz, B multzoko bigarren sailkatu da selekziokideekin, azkeneko partidua galdu ondoren, Argentinaren kontra.
Partidu zaila izango du gaurkoa, haiek baitira faborito. Ipar Euskal Herrikoak dira, Frantziako selekzioko kideak: Aizkoa Iturrino, Amaia Larralde, Maitena Bercetche eta Sylvie Halsouet.
Argentinak eta Mexikok jokatuko dute beste semifinala, 15:00etan hasita.

2019ko urr. 24a, 08:45

Egun haundia dute gaurkoa, Amaia Irazustabarrenak eta Oier Gurutzealdek. Semifinala jokatuko dute biek, finaleko txartelaren bila.

2019ko urr. 23a, 11:20

Ezin izan du Amaia Irazustabarrenak, ligaxkako azkenekoan. Nagore Martinekin jokatu du hernaniarrak, Argentinaren kontra, eta 15-7 eta 15-7 galdu dute. Horrela, ligaxkako bigarren postuan bukatu dute, eta Frantzia eta Mexikoren arteko irabazlearen kontra jokatuko dute semifinala. Gaur arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute haiek.
Bihar eguerdiko 14:00etan izango du semifinala, Irazustabarrenak.

2019ko urr. 23a, 08:34

Amaia Irazustabarrenak gaur dauka ligaxkako azkeneko partidua, goizeko 11:00etan. Dagoeneko semifinaletara sailkatuta daude, baina erabakigarria izango da gaurkoa, Argentinaren kontra: bina garaipenekin daude, eta irabazten duenak, B multzoko aurreneko postuan egingo du aurrera.
Berdintsu daude kontuak, A multzoan ere: sailkatuta daude Frantzia eta Mexiko, bina garaipenekin, eta elkarren kontra ariko dira gaur.

2019ko urr. 23a, 08:30

Eskuz banakako lehian, erraz nagusitu zitzaion Frantzia Mexikori, atzo arratsaldean. Eta beraz, mexikarrak izango dituzte kontrario semifinaletan, Oier Gurutzealdek eta Eneko Maizek. Bihar iluntzean izango da hori, 21:00etan hasita.
Beste semifinala, Frantziak eta Kubak jokatuko dute, bihar arratsaldeko 19:00etan.

2019ko urr. 22a, 12:33

Irabazi egin du laugarrena ere, Oier Gurutzealdek. Astigartarrak berak jokatu du Txileren kontrakoa, eta erraz nagusitu da, Gonzalo Fouillouxen kontra: 15-2 eta 15-4.
Emaitza honekin, B multzoko aurreneko postuan egin du aurrera, Eneko Maizekin; eta A multzoko bigarrenaren kontra jokatuko dute semifinala: Mexiko edo Frantzia. Gaur arratsaldeko 19:00etan daukate partidu erabakigarria, eta galtzailea izango dute kontrario, astigartarrak eta villabonatarrak.

2019ko urr. 22a, 11:40

Berehala hasiko du laugarren partidua, ligaxkako azkenekoa, Oier Gurutzealdek. Txileren kontra ariko dira, eta ia ziurtatuta daukate, B multzoko aurrenekoak izatea. Eneko Maiz selekziokideak jokatu zuen hirugarrena atzo, Estatu Batuaken kontra, eta litekeena da Gurutzealdek jokatzea gaurkoa.

2019ko urr. 22a, 11:31

Irabazi egin du Amaia Irazustabarrenak, ligaxkako bigarren partidua ere. Gaurkoan atseden hartu du hernaniarrak, eta Ane Ibañez eta Haizea Zamora selekziokideak aritu dira, Estatu Batuaken kontra: 15-0 eta 15-0 nagusitu dira, bigarren garaipena lortzeko. B multzoko buru dira, eta Argentinaren kontra jokatuko dute, bihar goizeko 11:00etan, ligaxkako azkeneko partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!