Saskibaloia

Garaipena, Mundarroko neskek eta Hernaniko mutilek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Mundarroko Otegi, erasoan falta ‘xelebrea’ egiten, igandeko partiduan.

Etxean irabazi zuten hernaniarrek, eta Tolosan astigartarrek. Mundarroko mutilek, ordea, galdu egin zuten etxeko partidua.

Pleno egitetik gertu izan dira asteburu honetan, bailarako hiru saskibaloi talde nagusiak; baina azkenean, Mundarroko neskek eta Hernaniko mutilek soilik lortu dute garaipena: gu­txigatik galdu zuten, Mun­da­rro­ko mutilek. Etxean aritu ziren, mutilen bi taldeak.

Hernanik, Debasket talde debarra hartu zuen kiroldegian, eta 72-62 nagusitu zen. Hasieratik egin zuten tartea: 16-9 aurreratu ziren aurreneko laurdenean, eta 36-25 haunditu zuten tartea, atsedenaldirako. Primeran eutsi zioten tarteari, bigarren zati osoan.

Mundarrok, berriz, porrota jaso zuen, Internacional donos­tiarraren kontra. Ondo hasi zi­ren astigartarrak, 20-17 aurre­ratuta; eta 31-31 berdinduta iri­tsi ziren atsedenaldira. Baina hirugarren laurdenean, sei pun­turen aldea lortu zuten donostiarrek (51-57), eta azkenekoan garaipenaren lehian sartuta ere, ezin izan zioten buelta eman astigartarrek (74-77).

Etxean ez, Tolosan jokatu zuten Mundarroko neskek, Lila Takeren kontra; eta baita ondo jokatu ere. 18-12 ha­si ziren gal­tzen, baina bigarren laur­denean 0-22 partziala eginda, ia erabakita utzi zuten partidua, atsedenaldirako (18-34). Atsedenetik bueltan, gerturatu egin ziren to­losarrak, baina eutsi zio­ten astigartarrek azkenean, garaipena ziurtatzeko (50-55).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!