Pelota

Irazustabarrena eta Gurutzealde Pauen, trinketeko Munduko Kopan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Gaur hasi eta datorren larunbatera arte jokatuko dute bertan. Gainerakoan, 20 partidu jokatuko dituzte, bailarako pelotariek.

Gaur hasiko da, Pauen, trinketeko Munduko Kopa; eta ber­tan izango dira, Urumea bailarako bi pelotari: paleta gomaz binaka ariko da Amaia Irazus­tabarrena hernaniarra; eta es­kuz banaka Oier Gurutzealde astigartarra. Urriaren 26an bu­ka­­tuko da txapelketa.

Gaur bertan egingo du de­buta Gurutzealdek, Kubaren kontra, iluntzeko 20:00etan; eta astelehenean ekingo dio Ira­zus­tabarrenak, Uruguayren kontra, goizeko 11:00etan. Li­gaxka izan­go dute aurrena: B multzoan ariko da Gurutzealde, Argenti­na, Kuba, Estatu Batuak eta Txi­le­rekin; eta B multzoan Irazus­tabarrena ere, Argentina, Es­ta­tu Batuak eta Uruguayrekin.

 

20 partidu, gaur eta bihar

Bertako txapelketetan, berriz, 20 partidu jokatuko dituzte as­teburu honetan, bailarako pe­lo­tariek. Hernanin, gaur arra­tsaldean izango da aurreneko jaialdia, 16:00etan hasita, pa­la­ko bi eta eskuzko hiru partidurekin; eta bihar goizean bi­ga­rrena, 11:00etan hasita, pa­la­ko eta eskuzko bina partidurekin. Astigarragan, berriz, gaur 10:30etan izango da partidu ba­karra, palakoa. Bestalde, aste ho­netan hasi da Gipuzkoako Errendimendu Txapelketa, ale­bin eta infantil mailetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!