landa eremuko emakumeen eguna

Landa eremuko emakumeen egunari segida, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00
Maisuenean afaldu zuten Aranoko hamaika emakumek pasa den asteartean.

Aranoko emakumeek asteartean bertan ospatu zuten eguna.

landa Eremuko Emakumeen Eguna izan zen aurreko asteartean, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Laga Gi­zarte Zerbitzuen Man­ko­­mu­nitateko Udalek. 
Leitzan izan zen aurrenekoa, egunean bertan, eta Goi­zu­­etan eta Aranon aurrerago egi­nen dituzte. 
Hala ere, Aranoko emakumeek aurrea hartu, eta asteartean bertan ospatu zuten egu­na. 11 emakume elkartu zi­ren Maisuenean eta pelikula bat ikusi ondoren, etxetik ekarritako afaria elkarbanatu zuten de­nen artean.


Dokumentala, Goizuetan
Datorren ostiralean izanen du segida Goizuetan. Emakumeen lurra dokumentala jarriko du­te 19:00etan, eta solasaldia izanen da gero. Eta bukatzeko, aza­roaren 4tik 8ra bitarte Ba­ratze Kritikoa erakusketa jarriko dute Maisuenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!