Jubilotekan aritzeko, begirale bila

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Astelehenera bitarte eman ahal izanen da izena, eguerdiko 13:30ak baino lehen.

Jubiloteka zerbitzuan aritzeko, begirale bila dabil Goizue­ta, Arano, Areso eta Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomu­nitatea. 
Berehala hasteko izanen litzateke, eta horregatik, astelehenera arte izanen da aukera aurkezteko aukera. Eskae­rak Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko Mankomunitatearen egoitzan, eguerdiko 13:30ak arte.

Aldi baterako kontratua, %32ko lanaldian
Aldi baterako kontratua izanen duen begiralea kontratatuko da, %32ko lanaldiarekin. Astean lau egunetan eginen du lan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak bitarte. Bere soldata C mailaren araberakoa izanen da, eta %10eko osagarria jasoko du, talde eta lanpostu osagarriagatik.
Oposizio-lehiaketa egitea, ezinbestekoa
Begirale izateko baldintzen artean daude: euskeraren ezagutza B2 mailakoa izatea, ba­txilergoko titulazioa edo bigarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea izatea eta gi­datzeko baimena izatea. Ho­rrez gain, ezinbestekoa izanen da oposizio-lehiaketa egitea, hau da, jubilotekaren proiektua idatzi eta aurkeztea.
Formakuntza aldetik, baloratuko da arlo sozialeko titulazioa edukitzea, baita alor ho­rretako lan esperientzia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!