Futbola

Garaipenaren bidera bueltatzeko, etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Zubipen eta Zarkumendegin jokatuko dute mutilen talde nagusiek, gaur arratsaldean.

Makina bat partidu jokatuko dituzte asteburu honetan ere, bailarako futbol taldeek. Eta talde nagusien artean, mutilen biak ariko dira etxean, gaur arratsaldean. Biak ere, garaipenaren bidera bueltatzeko as­moz, aurreko asteburuan gal­du ondoren.

16:00etan hasiko da Mun­da­­rroko erregional preferenteen partidua, Zarkumendegin; eta San­to Tomas Lizeoa hartuko du­te moreek. Hernaniko ohorezko erregionalek, berriz, ordu erdi beranduago daukate zita, 16:30etan Zubipen; eta Zarautz hartuko dute haiek. Sailka­pe­na­ren erdi partean daude, bien kontrarioak.

Kanpoan ariko dira, aldiz, Hernaniko Euskal Ligako neskak, eta Liga Nazionaleko mu­til jubenilak. Eibarren ariko di­ra neskak bihar, 11:00etan Un­ben, Eibarren kontra. Bigarren sailkatua da talde eibartarra, bai­na bolada ona daramakite txu­ri-berdeek, eta punturen bat ekar­tzeko gogoz joango dira.

Mutil jubenilak, berriz, Ger­nikan ariko dira, bihar arratsal­deko 18:15etan. Kontrario gogorra izango da Gernika. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!