Astebeteko atsedenetik bueltan, zita bana izango dute gaur eta bihar, Hernaniko eta Mundarroko talde nagusiek. Etxean ariko dira, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailako bi taldeak, bosgarren jardunaldian; eta kanpoan jokatuko du Mundarrok, Tolosan, nesken bigarren mailako bigarren partidua.
Gaur arratsaldean jokatuko du Hernanik, Debasket taldearen kontra, 18:00etan hasita kiroldegian. Bina garaipenekin daude, bi taldeak.
Mundarroko mutilek, berriz, bihar goizean jokatuko dute, 11:00etan hasita kiroldegian, Internacional taldearen kontra. Hiru garaipenekin daude donostiarrak, eta bakarra lortu dute astigartarrek; baina bigarrena lortzeko asmoz aterako dira.
Gaur bertan ariko dira Mundarroko neskak, baina Usabal kiroldegian jokatuko dute beraiek, Lila Takeren kontra, eguerdiko 13:45etan. Aurrenekoa irabazi ondoren, hasiera onari segida eman nahi diote gaur.