Elkartasuna, 'Procés'-aren ­aurkako epaiaren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 09:00

Udalek adierazpen insituzionalak egin dituzte eta deia manifestazioetan parte hartzeko, gaur eguerdian Astigarragan eta bihar, Donostian. 

Astigarragako EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek eta Her­naniko EH Bildu, EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos-OH udal taldeek adie­raz­pen instituzionala egin dute Kataluniako Pro­césaren aurkako urriaren 14an ezagutzera eman den epaia dela eta. «Epaiaren aurrean, preso eta erbesteratu politikoei, herriari eta erakundei elkartasuna» adierazi diete Hernaniko hiru alderdietako ordezkariek. Astigarraga­koek «astigartarrei deialdia egiten diegu gaur 12:15etan Txin­gurriko biribilgunean egingo dugun elkarretaratzean parte hartzeko».

 

Elkarretaratzeak gaur eta manifestazioa larunbatean, Donostian

Lantoki guztietan ere elkarretaratzeak antolatu dira gaurko eta udaletxeko langileek 12:00­­etan egingo dute Plazan. 

Gu­re Eskuk, larunbatean, ma­ni­festazioa egingo du 17:30­etan Antiguoko zubitik abiatuta eta horretara joateko deia egin dute ELA, LAB, Stei­las, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek eta baita Her­naniko Udalak ere Erreferenduma ez da delitua lelopean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!