Gure Esku

Protesta entzutetsuak, Proceseko epaiari

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 00:00

Astigarragan ere egin zuten kontzentrazio zaratatsua, atzo. Goizuetan ere bai.

Mobilizazioak egin ziren atzo arratsaldean, Hernanin, Astigarragan eta Goizuetan.

Kataluniako Proceseko epaia jakin bezain laster, mobiliza­zi­oak deitu zituen atzo Gure Esku Dago mugimenduak, herriz herri. Urumea bailaran hiru egin ziren: Astigarragan, Hernanin eta Goizuetan. De­ne­tan, zarata ateratzea izan zuten helburu, Madrilen ozen entzun zezaten herritarren iritzia. Lelo bera erabili zuten guztiek: Erreferenduma ez da delitua. 9 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak Epaiaren berri atzo goizean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. 2017ko urri­aren 1eko erreferenduma­ren­gatik 9 eta 13 urte arteko es­petxe zigorrak ezarri dizkiete dagoeneko espetxean dauden Kataluniako bederatzi buru­zagi sozial eta politiko subi­ra­nistei.  Oriol Junquerasi, 13 urteko zigorra ezarri zaio, sedizioa eta diru publikoaren erabilera bi­degabea egotzita. Raül Rome­vari, 12 urte, arrazoi beragatik. Dolors Bassari eta Jordi Turulli ere, beste 12na urte bakoitzari, arrazoi beragatik, baita ere.  Carme Forcadelli, 11 urte eta erdi, kasu honetan, sedizio­agatik. Eta gainontzekoei ere sedizioa egotzi zaie, eta 10 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zaie Joaquim Forni eta Josep Rulli; eta 9na urtekoa, Jordi Sànchezi eta Jordi Cuixati. Horrez gain, urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilita­zioak ezarri dizkiete Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borrasi. Hauei egotzitako delitua desobedientzia da. Gainera, Carles Puigde­mont Kataluniako presidente ohia Espainiaratzeko euro­agin­dua jarri du berriro mar­txan Pablo Llarena, Auzitegi Goreneko epaile instruktoreak. Matxinadarik ez Sententziak, azkenean, ma­txinada delitua baztertu du. 2017an «indarkeriazko gerta­ka­riak» izan zirela badio ere, matxinada delituagatik zigor­tzeko «nahikoa froga ez di­rela» zehaztu du. Erantzun bateratua emateko deia, larunbaterako Atzoko protestak lehendik dei­tuta zituen Gure Esku Dagok. Izan ere, epaia zein izango zen susmoa hartuta, sententzia argitaratzen zen egunerako protestetarako hitzorduak eza­rri zituen. Horien ondoren, beste mo­bilizazio baterako deia ere egin du. Hain zuzen, «eran­tzun ba­te­ratua» emateko, la­run­ba­te­an Donostian mani­fes­tazio erraldoi bat egiteko deia za­bal­du du. Dena den, oraindik ez du xehetasun ge­hiago eman. Bestalde, gehiengo sindika­lak ere kontzentrazioak deitu ditu enpresetan, ostiralean, eta deialdi gehiago sortzen ari dira hainbat eragile.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!