Bertsolaritza

Final-laurdenetarako pronto, Bertso Kabiya

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 10:16

Final laurdenetan ariko diren Hernaniko eskolako bertsolarietako lau, asteburuan ariko dira.

Asteburuan sartuko da final-laurdenetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabiyako lau kide ariko dira: Azpiroz, Martikorena, Laburu eta Gaztelumendi.

Larunbatean emango zaio hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenen fa­seari. Hernaniko Iraulio Pan­ttalone Bertso Kabiyako bost kidek kantatuko dute fase honetan, eta lau, asteburu honetan bertan ariko dira.

Final-laurdenetako au­rre­neko saioa larunbatean jo­ka­tu­ko da, Andoaingo Bastero Kul­turgunean, 17:00etan hasi­ta. Bertan hartuko dute parte sail­ka­tzea lortu duten Asier Azpiroz zubietarrak eta Eñaut Mar­ti­ko­rena hernaniarrak. Sa­ioa osa­tuko dute Beñat Igua­ran, Iban Urdangarin, Iñaki Apa­la­tegi eta Unai Mendiza­balek.

Igandean, berriz, Irungo Amaia Kultur Zentroan egingo da saioa, 17:00etan, eta bertan ariko dira Unai Gaztelumendi añorgarra, eta iaztik sailka­tu­ta dagoen Agin Laburu asti­gar­ta­rra. Haiekin batera ariko di­ra Beñat Lizaso, Haritz Mu­jika, Iñigo Izagirre eta Maider Arre­gi.

Hernaniko bertso eskolako bosgarren kidea, fase honetan ariko dena, Beñat Gaztelu­men­di añorgarra da; azken txa­pel­duna da, eta azaroaren 2an kantatuko du.

Saioko aurrenekoak zuzene­an finalerdietan izango dira.


Sarrerak, salgai 

Sarrerak, saio guztietarakoak, sal­gai daude, internet bidez: www.bertsosarrerak.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!