2019/06/04 19:00 - 20:00

Santa Barbarako danborradako entsaioa

Santa Barbara elkartean,
Ekainaren 23an eta 24an hurrenez hurren helduek eta haurrek egiten duten danborradetan ateratzeko, gaur hasiko dira entsaioak, Santa Barbara elkartean. Astearte, asteazken eta ostegunetan egingo dira, 19:00etatik 20:00etara. Era berean, jakinarazi dute hala behar izanez gero, haurrentzako jantziak utziko dituztela; danbor joleenak badaude, 2014a baino lehen jaiotakoentzat, eta sukaldari eta kantinerenak ere bai, 2016a baino lehen jaiotakoentzat. Gogorarazi dute, bestalde, haurren danborradan parte hartzeko gutxienez bost urte eduki behar direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!