2019/06/04 18:00

Odol ematea

Hernaniko anbulatorioa,
Hilero bezala, gaur, hileko aurreneko asteartearekin, odola eman edota organo donante egiteko aukera izango da anbulatorioan. Maiatzean 42 lagunek eman zuten odola; horietatik 4 emaile berriak izan ziren. Organo donante, berriz, 3 lagun egin ziren. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara ariko dira erizain boluntario eta laguntzaileak odola ateratzen. Baina gogorarazi dute, aukera badagoela lehenago joan eta txanda hartzeko, gero, odola ematera joatean, luzaroan zain egon behar ez izateko.
Hizkuntza: Euskara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!