Izura kultura elkarteak Jesus Mari Olano Fundazioa aurkeztuko du. Bilduma honek 60 eta 70 hamarkadetan gure herrian euskara eta kulturaren alorrean sustatu eta antolatutako hainbat ekitaldiren inguruko dokumentazio eta soinu-erregistro nabarmenak gorde ditu. Jesus Mari Olanoren heriotzaren lehenengo urteurrenean prestatu dugun saio honetan zuzeneko musika ere tartekatuko da bildumaren hainbat irudi eta grabaketekin
batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!