2019/05/04 19:00

Aurrestreinaldia

Aurrestreinaldia
Biteri Kultur Etxea,
Katihotsak kultur elkarteak, 8 urteren ondoren, Ataun Of The Dead trilogiaren azken atala bukatu du: NAPARDEATH. Aurreko filmeetan Zumalakarregi zonbia banpiroen aurka ikusi baldin badugu, oraingoan Antso Azkarreren momia ejerzituaren aurka ikusiko dugu borrokan. Milaka pertsonai historiko, izaki, pizti eta munstro. Euskal Herriko ibai, desertu, gaztelu eta glaziarretan grabatua 7 hilabetetan zehar, 150 pertsonatik gora eginiko auzolan zinematografikoan. Aurrestreinaldiarekin batera, Napardeath festa ere antolatu da. Filmeko parte hartzaile guztiak bertan izango dira eta bi pase antolatu dira, bata 19:00etan eta bestea 20:30etan. Doakoak biak. Gonbidapenak Biteri Kultur Etxean eskatu behar dira. Ondoren, Kontrakantxa Gaztetxean jarraituko du festak, The Indezents eta Wolfram Muñagorri musikajartzaileekin batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!