Milagrosa kapera,
Alboka kamara hasiko da, Gure doinuak deitutako bertso doinua jotzen. Garazi Urdangarin ikasleak jarritako bertsoak izango ditu. Hernanin bizi den Alan Griffinen albokarako melodia entzungo da gero, eta Haritz Ezeiza hernaniarraren Zituene pieza berria, segidan.
Bigarren partean, Dakapo koroa bakarrik ariko da euskal kanta eta kantagintzan oso ezagunak diren melodiak lantzen.
Hirugarren partean berriz, biak batera, mundu mailan oso ezagunak diren melodiak landuko dituzte, armonizazio bereziekin, izan ere.