2018/12/03 - 2018/12/14 00:00

Ezagutu Hernani

Hernani eta Buruntzaldea,
Abenduaren 3tik 14ra “Ezagutu hernani” lehiaketa antolatu du Hernani Errotzenek Kronikaren laguntzarekin. Aurten laugarrenez. Ekimenaren helburua Hernaniren historia gizarteratzea eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz gure altxorrak hurbiltzea da. Kronikak lehiaketaren berri emanez hiru galdera argitaratuko ditu. Hamaika egunez, abenduaren 3tik 14era, partehartzaileek galderei erantzun eta jakinaraziko diren lau tokitan jarritako kutxatxoetan erantzunak entregatzeko aukera izango du. Asmatzaileen artean sariak banatuko dira, San Tomas egunaren inguruan jaso ahal izango dute horretarako jarriko den tokian. Sari berdina izango da asmatzileen artean banatuko dena, garaiz jakinaraziko dira eguna eta tokia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!