2018/11/29 19:30 - 20:00

Hitzaldia

Biteri Kultur Etxea hernani,
Azaroaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, hitzaldia, Biteri kultur etxean. Joan Martin Elexpuruk hitz egingo. Idazlea, itzultzailea eta euskal filologian doktorea da elexpuru. Iruña-Veleian aurkitu diren grafito eta ostroken afera dela eta modu zientifikoan argitu dadila eskatuz dokumentatu eta horren alde idatzi du. Bisita gidatuak egiten ditu Maritxu Goikoetxearekin batera. Liburu bat idatzi du: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak izenekoa. Asentamenduaren erromartasuna baieztatu ondoren, aurkitutako grafitoen idatziak aztertu ditu. Hainbat elkarrizketan esan duenez, "Arkeometria laborategi on batek goiz batean erabakiko luke Veleia auzia". Benetakoak ote diren galdetu ohi diotenean “egiazkoak dira gure ustez, baina humanitate zientziak ez dira aski dagoeneko eta laborategiek dute azken hitza” esaten du. Arabako Foru Aldundiaren esku zegoen Iruña-Veleiako ardura. 2008ko azaroan “oso kalitate eta intentzio eztabaidagarriko txostenetan oinarrituta, aztarnategia itxi eta auzibidean jarri zuen Eliseo Gil eta Idoia Filloy, hutsetik hasi eta hamabost urteko lan zehatzaren ondoren hiri erromatarra oso goian ipini zuten arkeologoak”, estaen du Elexpuruk. Juxtu orain, hamar urte igaro ondoren, epaibidean jarritako salaketak zabalduko direla dirudi. Hamar urte behar izan du epaile batek, arkeometria froga bat egin ala ez erabakitzeko?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!