2018/11/21 19:30 - 21:00

Hitzaldia

Biteri Kultur Etxea hernani,
Azaroaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan, hitzaldia, Biteri kultur etxean. Eneko Bidegainek hitz egingo du gaur egun pil-pilean dugun gaiaz: Lurraldea eta herria. Zazpiak bat. Atzo, gaur, bihar. Eneko Bidegain Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikertzailea da Mondragon Unibertsitatean. Bidegainek lurralde batasunaren garrantzia herriaren identitate kolektiboan eta kulturan aztertu du. Idazlearen arabera, boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute euskal kontzientziaren ahultzea, eta azken hamarkadetan areagotu egin da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan. Enekoren kezka nagusia da Euskal Herriaren lurralde batasunaren egoera. Esaten duenez, aztertu nahi izan du “nola izan den herri batu bat historian zehar, nola galdu duen batasun hori eta zeintzuk izan diren erresistentziak Euskal Herriaren askatasunaren aldeko mugimenduan. Horrez gain, gaur egungo egoeraren irakurketa egin du: azken urteotan, distantziak handitzen ari dira antolaketa administratibo baten edo bestearen mende dauden zatien artean”. Gaiari ez zaio egunerokotasunarik falta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!