San Joan Bataiatzalea parrokian,
Azaroaren 17an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan, Donosti Ereski Gregoriar Scholaren kontzertua San Joan Bataiatzalea parrokian. Gipuzkoako, Azken mendeetako Kodize edo Kantoraletatik aukeratutako abesti sorta bat eskainiko digute eta tartean Joan Manuel Larrarte Hernaniko parrokian organista izan zenaren obra bat ere entzun ahal izango dugu. Hernaniko organista eta lehen letretako maisua izan zen. Agustin Pascual Iturriagak, aurten 200 urte, 1818an ireki zuen ikastetxeko irakasle ere izan zen.
Eragin handiko musikaria izan arren Joan Manuel Larrarte ez da ezaguna hernaniarren artean. Agustin Pascual Iturriaga eta Joan Ignazio Iztuetarekin maiz biltzen zen Oriamendin. Iztuetak laguntza handia jaso zuen, eta horrela aitortzen du, larrarte eta Pedro Albenizengandik haren Gipuzkoako dantzak tajutzeko.
Merezimendu guztiz eta bere musika obrak duen garrantziagatik berreskuratu nahi dugu Joan Manuel Larrarteren oroimena. Azaroaren 17an, San Joan Bataiatzalea parrokian.