Biteri Kultur Etxea / IKASTARO GELA,
Uztailaren 12an amaituko da uda ikastaroan izena emateko epea.
Hernani Errotzen elkarteak Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean eta Euskal Herriaren historia gaia hartuta, udako ikastaroa antolatu du Hernanin. Uztailaren 16tik 19ra, lau egun jarraian, bi ordutako saiotan, 10:00etatik 12:00etara, orotara 8 ordu. Ikastaroa Biteri Kultur etxean emango da. Beñi Agirre izango da zuzendaria.