2018/05/05 17:00 - 20:00

Udaberri giroan

Udaberri giroan
Sagardoetxea,
Udaberriaren etorrerarekin batera, sagardoaren lurraldeko sagarrondoak loratzen hasten dira eta sagastiak txuriz janzten dira. Sagardoetxeak, familiei zuzendutako jarduera ezberdinekin ospatzen du sagarrondoen loraldia eta jardunaldi berezi bat antolatu da: Udaberri giroan. Egitaraua: 17:00-17:45: Antzerkia, musika eta dantza emanaldia sagastian 18:00-19:00: Kontzertua, loreekin egindako bitxigintza tailerra familientzat eta sagastiko lanak 19:00-20:00: Piknika sagastian (norkbere etxetik ekarrita)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!