Astigarraga,
Urtarrilaren 15ean, Sagardoaren Lurraldeak 2017ko uztaren eta sagardo berriaren ezaugarriak aurkeztuko ditu txotx denboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko ekitaldian.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak azalduko dira.
12:45: Gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak gonbidatua kupelera gerturatuko du Gurutzeta sagardotegian.
13:45: Gurutzeta sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du gonbidatuak, eta honekin batera, 2018ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.