Hernaniko kiroldegia,
Hernaniko Eskubaloi Taldeak datorren abenduaren 23rako, Eskubaloi Eskolen arteko I Topaketa antolatu du.
Eskubaloiaren Jaialdi honetara bertaratuko diren eskolak ondoko hauek izango dira: Ereintza Eskubaloia, Saieko Kirol Elkartea, Bera Bera Eskubaloia, Urdaneta Ikastetxea, Pulpo Kirol Elkartea, Sanlo Elgoibarko Eskubaloi K.T., C.B. Urola K.E., eta noski, antolatzailea, Hernani Eskubaloi Taldea.
Eskubaloi topaketa arratsaldeko bostetan hasiko da Hernaniko Kiroldegian, eta hiru orduz luzatuko da.
Txapelketari hasiera emateko zortzi taldeak bi multzotan banatuko dira. Partida azkarrak izango dira eta kiroldegiko bi pistatan aldi berean jokatuko dira. Arratsaldeko 7:30etatik aurrera finalak jokatuko dira 1.pistan.
250 haur jokalari inguru eta eskubaloi zale ugari elkartuko dituen kirol jaialdi honetan giro ederra ziurtatuta dago.