Tutoretzari buruzko hitzaldia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 2a, 02:00

Hitzaldia antolatu du larunbat honetarako, MSPE elkartak (Madres Solteras Por Elec­ción). Elkarteko kide direnen­tzat izango da saioa, eta Livia González Lama abokatuak es­kainiko du, kultur etxean, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Tutoretzari bu­ruz ariko da, bertan: Tutoretza, nork, nola eta noiz. Gaztela­niaz emango du hitzaldia.

Jakinarazi dute, gainera, haurren zaintza zerbitzua ere izango dela, hitzaldiak irauten duen hiru orduetan.

Zuzenbidean lizentziatua da González Lama, ekonomi­an espezializatua, Deustuko Uni­bertsitatean; Integrazio Eu­ro­parreko Masterra ere ba­dauka. Legal Barakaldo abokatu eta prokuradore taldeko kidea da, gaur egun. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!