Sortzaile, partaide eta senideei aitortza, Mitxelena Kooperatibak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 2a, 02:00

Ekitaldi berezia izan zuen Mitxelena Kooperatibak, joan den larunbatean: aitortza egin zien, «gaur egun kooperatiba denaren 60 urtetik gorako ibil­bidean, sortzaile eta partaide izan direnei, eta beraien familiei, bereziki emazteei». Alegia, Mitxelena Kooperatiba «sortzen, hazten eta sendotzen» aritu di­ren partaide guztiak omendu zituzten. Ekitaldira gonbidatu zituzten, erretiratutako langile­ak, «gehienak kooperatibarako aldaketa egin zutenak»; hornitzaileak, bezeroak, zenbait ins­tituziotako ordezkariak, eta Hernaniko eta Buruntzal­dea­ko gizarte eta kultura arloetako hainbat lagun.

Instalazioak eta makineria erakutsi zizkieten bertaratuei, eta Mitxelenaren balioak erakusten dituen bideo bat jarri, Hernaniko emakumeen traineruaren hariari segika: «izan ere, arraunlariek ere aurrera egiten dute, atzean uzten du­ten horri begira». Gainera, ema­ku­meen presentzia nabarmendu zuten: langile askoren emazte eta bikotekideek ere «ixileko lan haundia» egin zutelako, «garai zailetan bereziki», eta baita kooperatiba «parekidetasunerako urrats sendoak» ematen ari delako ere.

Bukatzeko, langile erretiratuek eta haien emazteek osatutako soka-dantza egin zuten, eta Mitxelenaren historiari bu­ruzko liburuxka eta bideoak banatu zizkieten. Mokadu ba­tekin borobildu zuten, aitortza ekitaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!