Hitz Andanaren gaurko bigarren saioarekin hasiko da urriko kultur agenda. Manez eta Kobreak taldearen kalejira musikatua izango da, Biteritik hasita 19:30etan, eta herriko txokoei buruzko istorioak kontatzen ibiliko da Ainara Ortega.
Bestalde, Zelabide auzoko jaiez gain, Albokarien Topaketa ospatuko da asteburu honetan herrian. Eta asteburuan, baita ere, emango zaio hasiera Biteriko zinema denboraldiari, Agur Etxebeste! eta Angry Birds 2 filmekin.
Etxeko txikientzat zuzendutako ekintzak
Hilabete osoan zehar, gaztetxoenei zuzendutako ekintzak ere antolatu dira: haur antzerkia egongo da, eta ipuin kontaketako beste saio pare bat ere izango dira.
Gaztelekuak ere hamaika ekintza antolatu ditu: Santa Barbarako mini-golfera irteera, agendak tuneatzeko tailerra eta tortilla patata nola egin ikasteko egun bateko sukaldaritza ikastaroa, besteak beste.
URRIKO KULTUR AGENDA
4-5, Zelabide auzoko jaiak.
4-5, Albokarien Topaketa.
4, Biteriko zinema denboraldiaren hasiera.
5, Bigarren eskuko azoka.
5, Hip Hop Eguna. Antolatzailea: Molotoff irratia. Lekua: Ezkiaga pasealekua. Ordutegia: 16:30-20:30.
9, ?Hernaniko Koloreak? argazki lehiaketan aurkezteko azken eguna. Lekua: Udaletxeko HHZ.
9-20, VII.Bakailao Astea.
11, Hitzaldia: Faxismoa gaur eta hemen. Antolatzailea: Argia aldizkaria. Hizlaria: Hedoi Etxarte. Lekua: Biteri kultur etxea.
10, 24, 31, Inmigrazinea. Antolatzaileak: Amher eta Argia aldizkaria. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 19:00.
12, Haur antzerkia: Hai, amets arrantzaria (testurik gabea). Taldea: Giramagic konpainia (Herrialde Katalanak). Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 12:00. Sarrerak salgai urriaren 2tik aurrera.
12, Pausoka Eguna. Lekua: Gay-Murreko jolastokia.
12, Erromeria. Lekua: Plaza Berria. Ordua: 18:30.
15, Euskal Emakumeen literatura feminista ikuspegitik mintegia. Liburua: Jenis Joplin. Idazlea: Uxue Alberdi. Gidaria: Kattalin Miner. Lekua: Udal Liburutegia. Ordua: 19:00.
16, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Pello Añorga. Edukiera mugatua, gonbidapenak Liburutegian. Lekua: Biteri kultur etxea. Bi saio: 17:30etan (3-4 urte); eta 18:00etan (5-7 urte).
18, Argazki Rally digitalaren sari banatzea. Antolatzailea: Hernaniko Argazki Foruma. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 19:00.
19, Kalez kale kantari. Lekua: Erdigunea. Ordua: 12:00.
19, Kontzertua: Lizartzako Hostotsa eta Hernaniko Ozenki abesbatzak. Zuzendaria: Jesus Mari Esnaola. Antolatzailea: Ozenki abesbatza. Lekua: Milagrosa. Ordua: 19:30.
24, Hernaniko Musika Bandaren entsegu pedagogiko irekia. Lekua: Milagrosa. Ordua: 20:00.
25, 26, Txantxilla auzoko jaiak.
27, Liburu eta disken azoka solidarioa. Lekua: Udal Liburutegia. Ördua: 20:00.
29, Komikietaz solasean. Komikia: Zigor gabeko loria. Komikilaria: Josean Olabe. Lekua: Udal Liburutegia. Ordua: 20:00.
30, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Lur Korta. Edukiera mugatua, gonbidapenak Liburutegian. Lekua: Biteri kultur etxea. Bi saio: 17:30etan (3-4 urte); eta 18:00etan (5-7 urte).
30, Antzerkia: Nomofobikak ?sarean kateatuak?.
KONTZERTUA
17, Alos Quartet Lau diskoaren aurkezpena. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 20:00. Sarrerak salgai urriaren 7tik aurrera.
HITZ ANDANA
2, Manez eta Kobreak, kalejiran. Narratzailea: Ainara Ortega. Irteera: Biteri kultur etxea. Ordua: 19:30.
3, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Maite Arrese. Edukiera mugatua, gonbidapenak Liburutegian. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 17:30etan (3-6 urte).
3, Irakurraldi dramatizatua: Martuteneko kartzelan. Egilea eta irakurlea: Bernardo Atxaga. Antzezlea: Jose Kruz Gurrutxaga. Edukiera mugatua, gonbidapenak Liburutegian. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 20:00.
4, Antzerkia: Amor oscuro (sonetos). Taldea: Viridiana cntro de producción teatral. Hizkuntza: gaztelania Lekua: Milagrosa. Ordua: 20:00.
5, Fabrika kale-irakurraldia: Prosa eta poesiaren irakurketa. Taldea: kale-literatura taldea. Irteera: Urbieta kalea 5. Ordua: 16:30.
LITERATUR SOLASALDIAK
9, Liburua: Las bellas extranjeras. M. Cartarescu Gidaria: Amaia Garcia. Hizkuntza: gaztelania
22, Liburua: Emakume bat. Annie Ernaux. Dinamizatzailea: Ane Mayoz (Euskaraz). Lekua: Udal Liburutegia. Adina: 16 urtetik gora
ERAKUSKETAK
9-18, Argazki Rally Digitalaren erakusketa. Antolatzailea: Foto Forum Hernani.
2-16, Argazki panelak: memoria herriari zabaldu. Antolatzailea: Hernaniko Memorian aldeko taldea.
GAZTELEKUA
4, Ideia zaparrada, erabaki!
13, Mini-golf, Santa Barbaran.
15-16, Agenda tuneatu
18, Sukaldaritza, patata tortilla
27, Paintball (goizez)