Jolas-berri aisialdi egitasmorako izen ematea zabalik da

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Aurten ere, izango dute aukera 6-12 bitarteko haurrek Jolas-berri ai­si­al­diko ekintza hezitzailean izena emateko. Astigarragan bizi diren hau­rrek parte hartu dezakete bertan, eta deialdia irekia den arren, ha­ur ko­p­u­rua mugatua izango da. Hortaz, kanpoan gelditzen diren haurrekin itxaron zerrenda bat osatuko da. Egitasmoa urriaren 14an hasiko da, eta ordutegia astelehenetik ostegunera bitartean izango da, 16:40etatik 18:00­etara, eta horietatik bi egun aukeratu beharko dira. Gaur eta ostegunean izango da izena emateko aukera, Arrobitxuloko lokalean, 16:30etatik 18:00etara; edo bestela, telefono honetara deitu daiteke: 629 823 743. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!