Errefus gisa botatako hondakinetatik, %90a «sailkatzeko modukoa»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Hainbat ekintza antolatu ditu Hernaniko Udalak, Baliabideak batu, ez errefusatu kanpaina­ren barruan, hondakinen ku­de­a­keta hobetzeko. Eta horien artean lehenengoa izan zen, au­rreko ostiralean Tilosetan egin zuten karakteriazio pu­bli­koa: errefusera botatako 90,81 kilo hondakin bildu zituzten, eta erakutsi zuten, horretatik zenbat zen benetan errefusa eta zenbat sailkatzeko modu­koa.

Lortutako emaitzak eman ditu Udalak: %10,25a besterik ez zen errefusa, eta ia %90a, «sailkatzeko modukoa». Erdia baino gehiago (%50,85) mate­ria organikoa zen, %14,62 ontzi arinak, %7,79 papera eta kar­to­­ia, %6,23 beira, eta %5,47 arro­pa, besteak beste.

Horren aurrean, Udalak ja­kinarazi du, 18,8 euro kos­ta­tzen zaiola 100 kilo errefus tra­ta­tzea; eta aldiz, «karak­te­ri­za­zio­an azaldutako hondakinak ondo sailkatuta», 6 euro ingu­ru. «Ondorioz, herriak 12 euro galdu ditu, hondakin guzti ho­ri­ek errefusa balira bezala ja­sota», azpimarratu du.


Informazioa puntua, Zinkoenean eta Plaza Berrin

Urrian zehar, berriz, hondaki­nei buruzko informazio pun­tua jarriko dute, auzoz auzo. Gaur eta bihar, Zinkoenean egongo da goizean (09:30-11:30), eta Pla­za Berrin arratsaldean (16:00-20:00); ostegun eta ostiralean, Txantxillan goizez eta Ere­ño­tzun arratsaldez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!