DYAko ikastaroak, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

DYA Irakaskuntza Eskolak Ongizatea eta Osasuna susta­tzeko hainbat jarduera anto­la­tu­ ditu Hernanin urrirako, eta de­nak Inma­kulada Ikaste­txe­an izan­go­­­ dira.

Lehenengoa larunbat ho­ne­tan izango da, Bihotz-Biri­ketako Suspertze tailerra fa­mi­lian. Arratsaldeko 17:00­eta­tik 19:00etara egingo da ikas­taroa eta kostua 8 eu­ro­koa izango da heldu­entzat. 17 urte bai­no­ gutxi­agokoek ez dute ordaindu beharko.


Lehen Sorospenen hitzaldia eta ikastaroa 

Urriaren 8an, berriz, hitzaldia izango da, 19:00etatik 21:00e­ta­ra, eta ber­tan itolarriak eta kon­­­bul­tsioak bezalako gaiak lan­duko dira. 

Ikastaroa, aldiz, urriaren 14tik 25era izango da, 18:00­e­ta­tik 21:00etara, eta matri­kula­ren­ kostua 110 eu­rokoa da. 

Gainera, hala nahi duten ikasleek sorospen titulua esku­­ratzeko aukera izango du­­te, ikastaroaren amaieran egi­ten diren kalifikazio  pro­bak­ gain­di­tuz. 


Izen emate guztiak zabalik dau­de, www.DYAgipuzkoa.com webgunean sartuz edo 943 4­6 46 22 zenbakira deituz, eta lekuak mugatuak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!