Herriko txokoei buruzko hamaika istorio bihar, musika artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Bigarren hitzordua izango du bihar arratsaldean, Hitz-Anda­na jaialdiak. Eta oraingoan, ka­le­jira musikatua egingo du­te, 19:00etan Biteritik abiatuta. Manez eta Kobreak taldeak ja­rriko du musika, ibilbide oso­an zehar; eta Ainara Ortega her­naniarrak, istorioen ahotsa.

Izan ere, herriko zazpi edo zortzi txoko aukeratu dituzte, kalejiraren geldialdiak egite­ko; eta horietan, Thierry Biscary Manez abeslariaren taldearen kantuez gozatzeaz gain, txoko bakoitzeko istorioak ezagu­tze­ko aukera izango dute, ber­ta­ra­tuek. Ortegak berak konta­tu­ko ditu, horiek.


Ipuinak eta antzerkia, etzi

Etzitik larunbatera bitarte ere, izango dira ekintzak, jaialdia­ren barruan. Bi hitzordu jarri dituzte, etzirako: ipuin konta­keta batetik, Maite Arreseren es­kutik, 5 urtetik gorakoentzat (aldaketa izan da adin tartean), 17:30etan Biterin; eta Martu­tene­ko kartzelan irakurraldi dra­matizatua bestetik, Bernar­do Atxaga eta Jose Kruz Gu­rru­txagarekin, 20:00etan Biterin. Bertan jasotzen ditu Atxagak, Martuteneko kartzelan izan­da­ko bizipenak, duela zenbait urte, euskal literatura zaha­rra­ri buruzko hitzaldia es­kai­ni zuenean. 

Liburutegian eskatu dai­tez­ke, saiorako gonbidapenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!