Berdintasun plana diseinatzeko saioa eta familientzako tailerra, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Berdintasun arloko bi hitzor­du jarri ditu Astigarragako Uda­lak etzi, ostegunarekin.

Batetik, saio irekia egingo dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana di­seinatzeko. Udaletxeko pleno aretoan izango da, arratsalde­ko 15:00etan hasita; eta pro­ze­suan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.

«Dakizuen bezala, azke­ne­ko hilabeteotan, Astigarragako Berdintasunerako II. Plana amaitu zenez geroztik, proze­sua eraman dugu aurrera, ho­rren eba­luazioa egiteko eta uda­le­rria­ren egoeraren diag­nos­tikoa berritzeko. Berdinta­sun Sailetik bideratu dugu, Elhuyar Aholkularitzarekin el­karlanean, eta Emakunderen babesarekin», gogorarazi du Udalak.

Uztailean itxi zuen prozesu hori, herritarren proposa­me­nak bilduz; eta orain, «iritsi da momentua prozesua boro­bil­du, eta ikusitako guztiarekin plan berri bat diseinatzeko, urte berriarekin martxan ha­si­ko dena», aurreratu du.

Horretarako, nabarmendu du «ezinbestekoa» izango dela herritarren partehartzea, «hu­rrengo lau urteetarako lan-ildo eta ekintza garrantzitsuenak, denon artean adostu eta au­rre­ra ateratzeko. Zer nahi du­gu? Noiz nahi dugu? Zer pro­posatzen du Berdintasun Sai­lak hurrengo urteetarako?». Gal­dera horiei erantzuten sa­ia­tuko dira, etziko saioan.


?Tratu on txinpartak? tailerra, Herri Eskolan

Eta Berdintasun Planari bu­ruz­ko saioaren ondoren, tailer bat izango da, familiako kide guztiek parte hartzeko: Tratu on txinpartak.

Astigarragako Herri Esko­la­ko patioan egingo dute hori, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 18:30ak arte. Eta helburua izango da, emakumeengana­ko indarkeriaren aurrean, tra­tu onak sustatu eta ikastea. Ho­rretarako, baliatuko dituzte jo­lasak, ipuinak, kan­tuak edota ma­rrazkiak, besteak beste.

«Etxeko txikienentzako txo­­­koa izan­go da, eta adin guztie­tako jendearentzat dago ire­ki­ta», luzatu dute gonbitea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!