Hernaniko korrikalariek zita desberdinak izan dituzte asteburuan zehar eta emaitza esanguratsuenak Ibai Alba eta Hoki Guerrerok lortu dituzte. Ibai Alba Nafarroako hegoaldeko lasterkerta Ligan aritu zen Buñuelen eta bigarren amaitu zuen gaueko lasterketan. Bere ezaugarrientzako lasterketa motz xamar geratu zitzaion eta azken 200 metroetan erabaki zen garailea, esprintean.
Bestetik, Lazkao, Beasain eta Ordizian jokatzen den Josetxo Imaz memorialean Hoki Guerrerok zortzigarren amaitu zuen 10 kilometroko lasterketa. Iban Verdugo eta Andone Marin ere aritu ziren bertan.