Ezusteekin hasita, jardunaldi borobila izan zen kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Boleibol maratoia egin zuen larunbatean Hernaniko boleibol taldeak, eta nahiz eta ha­si­e­ra ezusteko batekin hasi, «ezin hobeto» joan zela adierazi dute.  Denera 34 partidu jokatu ziren,  eta horri esker, «giro ezin ho­bea» bizitu zen egun osoan zehar.

Saski bat matxuratuta, hasieran

Goizean goiz elkartu ziren taldeak, baina ezustekoa izan zu­ten hasieran: «Murphiren le­gea bete zen, eta saski bat ma­txuratu eta kantxa bat ez zen erabiltzeko moduan egon or­dubetez». 

Dena den, kiroldegiko mantenu-langileak «fin» ibili zirela eskertu dute, eta haiei esker, «ordubete eskasean» arazoa konpondu zutela. 

Harrerako langileei ere, es­kerrak eman nahi izan diete, «be­raien pazientzia eta ulermenagatik, ez baita erraza be­rrehun kirolari inguruk sortzen dituzten kontuak kudeatzea», onartu dute antolatzaileek.

Galdakaok eskuratu zuen kopa mutiletan; eta Fortunak, nesketan
Hiru partidu, etxekoek

Goizean hasi eta iluntzera arte jokatu ziren 34 partiduetatik hiru jokatu zituen Hernaniko mu­tilen senior taldeak. 

Garrantzitsuak izan ziren oso partidu hauek, izan ere, talde bezala jokatu zituzten au­rrenekoak izan ziren. 

Lehenengo partiduan, Na­var­volei izan zuten aurkari. 0-2 galdu zuten (22-25 eta 27-29), baina oso pareko ibili ziren bi tal­deak. 

Bigarrenean, Gasteizko Uda­­­pa Lankide taldea izan zuten aurrez aurre. 1-2 galdu arren, oso parekatuta aritu zi­ren, he­men ere.

Azkeneko partidua Gasteiz­ko Udapa Aranzbizkarra taldearen kontrakoa izan zen. Au­rre­neko sorpresa eman zuten or­duan;?2-0 irabazi zieten hernaniarrek. 

Balantze ona egin zuten beraz, eta akatsak non dauzkaten ikusita, horiek zuzentzeko lana egiten jarraituko dute.

Finala, aldiz, Galdakao eta Bera Beraren artean izan zen, eta lehia borrokatuaren ondoren, Bizkaiara joan zen kopa, galdakcoztarren eskutik. 

Nesken arteko finala, aldiz, Fortuna eta Galdakaoren artean izan zen, baina kasu honetan, Donostiara eraman zuten ga­raipena.


Esperientzia polita, taldeek

Jardunaldiaren ondoren, esker eta zorion-mezu ugari jaso zituztela adierazi dute Herna­ni­ko Boleibol Taldeko antolatzaileek. Orokorrean onartu diete dena primeran joan dela, eta «egun ederra» pasa zutela Hernani aldean.

Hernaniko taldeak ere, egin du balorazioa; antolatzaileen iritziz, «partidu bikainak eta maila ederra» ikusi ahal izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!