Ikuskizun ederra eskaini zuten Markel Zapiain eta Axel Larrañagak igandean Txomiñenea frontoian. Euskadiko Gazteen mailako txapelketa jokatu zuten bata bestearen kontra Astigarragako Zapiain eta Oialumeko Larrañagak. Sei enbor ebaki behar zituzten; lau 45 ontzakoak eta beste bi kanaerdiko. Azkenean garaipena segundo gutxigatik erabaki zen, Zapiainen alde. Lanak amaitzen 18 minutu pasatxo behar izan zituen eta Larrañagaren denbora ez zen 19 minutura ere iritsi. 40 segundoren aldea egon zen.