Mundarroko neska jubenilek ezin hobeto hasi dute denboraldia bitik bi garaipenekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Kirol gehienetako ligak mar­txan dira jadanik eta eskubaloian berri onak iritsi dira Asti­garraga aldetik. Bertako nes­ka jubenilen taldeak ezin hobeto hasi baitu denboraldia. Lehe­nengo jardunaldian 17-27 ira­bazi zuen Errenterian, Erein­tzaren kontra, eta asteburu ho­ne­tan 17-12 garaitu dituzte Ordi­ziako neskak, Astigarra­gako kiroldegian jokatzen zu­ten au­rreneko partiduan. 

Mundarro lehenengo postu­an kokatu da sailkapenean bi­tik bi garaipen lortuta Ei­bar­re­kin batera. Gipuzkoako Txapel­ketan bi taldetan daude banatuta ekipoak. Mundarro lehe­nen­go taldean dago eta bertan dago baita Hernani Telecom ere. Her­naniarrek asteburu honetan ez dute partidurik jokatu. Orain arte partidu bakarra jokatu dute, irailaren 22an hain zuzen, Ei­ba­rren aurka, eta 21-36 galdu zuten, Munda­rro­re­kin batera, lehenengo postuan da­goen taldearen kontra. 


Jubenil mutilek galdu, Egiaren aurka

Mutiletan Hernani Anexok Egi­aren aurka jokatu zuen eta eta 14-34 galdu zuten. Maila altuko taldea da Egia. Orain ar­te ez dute garaipenik lortu lehen­dabiziko bi jardunaldietan.  Ka­de­te mutilek, aldiz, denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu zuten, Zarautzi 23-22 irabazi eta gero. Maila onean dabiltza eta denboraldi interesgarria egiteko prest daude. Laugarren kokatu dira sailkapenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!