Asteburu gazi-gozoa esku pelotariek, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketa joka­tzen ari dira asteotan Hernani eta Astigarragako pelotariak.

Hernaniko gazteek, asteburuan sei partidu irabazi zituzten eta hiru galdu. 


Asteburuko garaipenak 

eta porrotak, Hernanin

Kadeteen lehenengo mailan Jara eta Etxarrik, Azpeitiko Ilunpe bikotea garaitu zuten. Kadeteen bigarren mailan ere, Garaiar eta Deskargak berriro  garaipena lortu zuten, oraingo honetan, Oiartzungo Oiarpe bikotearen aurka.

Lehen mailako seniorrak, galdu egin zuten, eta finalerako paserik gabe gelditu dira.

Jubenilen lehenego mailan, porrota jaso zuten Apaolazak eta Lasak, Zestoak aurrea hartu baitzien. Eta ondorioz, finalera sailkatzeko aukera guztiak galdu dituzte Herna­niko gazteek. Bigarren mailako jubenilek aldiz, hirugarren al­diz garaitu zuten Lapke, Muji­ka eta Insausti IIak osatutako bi­ko­teak.

Seniorren ohorezko mailan, Exposito eta Lizeagak, Soralu­zeri irabazi eta lehenengo pos­tu­an jarraitzen dute. 

Lehen mailako seniorrak aldiz, Bergararen aurka porrota jaso zuten, beraz Urkizu eta Labakak finalerako pasea gal­du zuten. Datozen partiduetan dena eman beharko dute, mailaz jaitsi nahi ez badute. 

Hirugarren mailako seniorretan, garaipena lortu zuten Salaberria eta Insaustik; Tolo­sari irabazi eta lehenengo postuan mantendu dira, sailkapenean.

 Astigarragan, bietatik

Igande goizean izan zen partidua. Ekain eta Eñaut Lizeaga jubenilek, Lapkeren aur­ka egin zuten, eta ez edonolako partidua, 22 eta 7ko emai­tzarekin, garaipena lortu zu­ten.

Kadeteek larunbat goizean izan zuten partidua, Añorgan, eta porrotarekin itzuli ziren etxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!